XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Intuizio harrigarriz igarri zion Marxek munduaren eboluzioari 1848an.

Beharbada, ondorioak ez zituen xuxen atzeman.

Burges gizartearen kontradikzioen deskribapena apokaliptikoa da oso, erabateko leherketaren bezperetan dagoela uste baitu.

Baina, gertatzez, berak pentsatu baino sendotasun eta erresistentzi ahalmen haundiagoa erakutsi izan du kapitalismoak aldian-aldiko krisietatik irteteko.

Kapitalismoa, azkenik, bere ehorzleak sortzen ari da, eta herioak jota dago honez gero: Burjeseriari muturka ari zaizkion klase guztietatik, proletargoa, ez beste, da egiazko klase iraultzailea.

Beste klaseak arriskutan daude eta hil egiten dira industria haundiaz; proletargoa, aldiz, haren produkturik jatorrena da.

Burgesiari dagokionez, berari herioa ekarriko dioten harmak egin ez eze: harma hauk erabiliko dituzten gizonak ere sortu ditu, hots, langile modernoak, proletarioak (8) 138 urte ez dira alferrik pasa Manifestua idatzi zenetik hona. Garbi asko dago jadanik ez dagoela bizpahiru sasiazalpen axal-axaleko eta dogmakoi eginez segitzerik. Marxen analisietatik abiatuz, gaurregungo klase eta estrato sozialen arteko kontrastasunak zehatz-mehatz ikertu behar dira. Kapitalismoaren gaurko fasean zernolako klase erlazio eta aldaketa ematen diren sakon aztertu duen autoreetako bat Nicos Poulantzas zena izan da. Ikus, besteak-beste, .

LANGILEEK EZ DUTE ABERRIRIK.

Manifestuaren bigarren parteak Proletariak eta komunistak izenburua darama.

Marxentzat, komunistek ez dute alderdi ezberdin bat osotzen, beste langile alderdien kontrako denik.

Alderdi hitzak adiera guztiz zabala du Marxen baitan, mugimendu sozial batena edo.

Komunistek, zergatik osotzen duten herrialde guztietako talderik erabakitzaileena?.

Proletal mugimenduaren kondizioen, martxaren eta helburu jeneralen ulermen argi bat daukatelako.

Manifestuan Marxek eta Engelsek erreibindikatzen dutena, hain zuzen ere, hauxe da: heuren tesi teorikoak komunisten proposamendu teorikoak ez direla inola ere ideien gainean oinarritzen, ez eta honelako edo halako mundu-erreformatzaileak asmatutako hastapenetan ere.